Datorren azaroaren 28an, osteguna, arratsaldeko 18:00tan, Osasun Lankidetzaren Eguna ospatuko dugu Elkargoan. Ekitaldia aurrez aurre jarraitu ahal izango da, elkargoko Urumea Auditorioan, edo online, TEAMS estekaren bidez.
Gure lankide diren Gipuzkoako sendagileek izugarrizko lana egiten dute garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonen osasuna, eta, beraz, bizi kalitatea hobetzeko. Hori erakustea du helburu ekitaldi honek.
Horretarako, lehendabizi, pasa den urtean Elkargoko diru-laguntza jaso zuten proiektu ezberdinek ezagutzeko aukera izango dugu.
Ondoren, aurtengo deialdiko diru-laguntzak banatuko zaizkie onuradun izandako erakundeei.
Ekitaldia aurrez aurre, izena emanda edo online estekaren bidez jarraitu ahal izango duzue:
AURREZ AURREKOA – Beharrezkoa da izena ematea
ONLINE – TEAMS esteka honen bidez