Eguneroko kontua da, eta egunetik egunera ohizkoagoa zoritxarrez, gure kontsultetan gatazka-egoerei aurre egin beharra. Agresiozko egoerak izan ohi dira, ahozkoak bezala baita ekintzazkoak ere, sarritan salatzen ez direnak eta, horrexegatik, gertatu ez balira bezala geratzen direnak.
Elkargoak protagonismo handiagoa eman nahi die medikuek jasaten dituzten era guztietako agresioei, horietako bakar bat ere islatu gabe gera ez dadin, ustekabean eta modu anonimoan pasatuz. Horregatik zuek jasandako edozein agresio edo eraso jakinaraztera animatzen zaituztegu.
Honekin batera doan formularioa bete dezakezue horretarako, eta eduki ezazue ziurtasun osoa informazio hori Elkargoko Zerbitzu Juridikora zuzenean iritsiko dela, beste inork ez baitu ikusiko erasandako pertsona zein den ezta zer-nolako agresio-mota jasan duen ere. Elkargoko abokatua izango da, zuek hala nahi izanez gero, zuekin harremanetan jarriko dena, izapide egokiak egiteko edota, aitzitik, jasandako agresioaren aurka inolako ekintzarik egin nahi ez baduzue estatistikarako idazpen soil gisa besterik ez da geratuko.
Beti bezala, ez ahaztu idazten eta jakinarazten ez dena ez dela existitzen ere.
BIDEOA: GOMENDAGARRIA DA ELKARGORA ABISUA EMATEA EDOZEIN ERASOREN AURREAN. ZERGATIK?
Deskarga itzazu ondorengo dokumento hauek ARGIBIDE GEHIAGORAKO: