1898ko apirilaren 12an sendagileak elkargokide izatera behartzen zituen Errege Agindua argitaratu zen. Urtebete beranduago, 1899ko apirilaren 20an, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala sortu zen, lanbidean zegoen intrusismoa amaiarazteko eta medikuntzaren eta osasunaren esparruetako garai hartako beharrizanei aurre egiteko. XIX. mendearen amaieratik aurrerako Gipuzkoako medikuntzaren historian bi etapa bereizten dira argi eta garbi.