COMGI

Lankidetza eta garapenerako laguntzak 2024

HELBURUAK

Urteroko diru-laguntza hauen helburua bikoitza da: nazioarteko kooperazio eta garapeneko proiektu eta egitasmo sanitarioei euskarri ekonomikoa ematea, batetik, eta  xede gisa kooperazioa hartuta trebakuntzako egonaldiak egin edo horietan parte hartuko duten medikuei laguntzea, bestetik.

Kooperazio eta garapenerako laguntzak ematea da Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioak bere sorrerarik bertatik ezarriak dauzkan helburuetako bat. Eta zehazkiago esateko, “ikerketa medikoa sustatzea eta babesik gabekoei, premian daudenei eta hirugarren munduko biztanleei asistentzia eta laguntza mediko-sanitarioa emateko boluntarioek beharrezkoa duten bultzada eskaintzea, osasun-laguntza ematera jarriak dauden GKEekin batera esku hartuz”.

MUGA EGUNA: 2024ko abuztuak 31

2024KO OINARRIEN LABURPENA

Laguntza nork eska dezake?

Laguntza eskatzen duenak Gipuzkoan kolegiatutako medikua izan beharko du, eta Elkargoko kuota guztiak ordainduak eduki beharko ditu. Horrez gain, diru-laguntza eskatzen den irabazi asmorik gabeko erakundeko kide, bazkide edo laguntzailea izan beharko du. Eskatzaileak MMEren Nazioarteko Lankidetzarako Fundazioaren Mediku Lankide eta Boluntarioen Erregistro Nazionalean inskribatuta egon beharko du.

Zeri emango zaio laguntza?
Osasuna ardatz duten eta 2024-2025ean aurrera eramango diren lankidetza eta garapenerako proiektuei emango zaie laguntza. Deialditik kanpo gelditzen dira hegazkin-gastuak eta/edo lankidetza-proiektuetako banakako mantentze-gastuak ordaintzeko eskaerak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

> Eskatzailearen datuak: Izen-deiturak, elkargokide-zenbakia, emaila eta/edo telefonoa. Eskaeragilea erakunde horretako kidea, bazkidea edo lankidea dela egiaztatzen duen dokumentua.
> Memoria laburra. Honek barne hartu behar ditu:

  • Erakundearen izena edo sozietate-izena. Erakundeak Elkartearen Erregistro Nazionalean edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkartean Erregistro Orokorrean inskribatutaegon beharko du.
  • Erakundearen xede eta helburuen azalpen laburra.
  • Laguntzaren xede den proiektuaren helburuak eta osasun-lana. 
  • Onuragarri izango diren pertsonak.
  • Proiektuaren aurrekontu banakatua eta Elkargoari eskatzen zaion diru kopurua.

Elkargoko bulegoetan utzi edota email bidez bidal daiteke eskaera, ondorengo posta elektronikora:
cooperacion@comgi.eus // Gaia: 2024ko Lankidetzarako Laguntzak

* Elkargoak beretzat gordetzen du beste edozein argibide osagarri eta espezifiko eskatzeko eskubidea.

  Irizpideak eta baldintzak erantsitako dokumentuan kontsultatu ahal izango dituzue:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz