Gipuzkoako sendagileen hezkuntza eta formakuntza ahal den neurrian hobetu eta indartzeko sortu zuen Elkargoak Fundazioa. Sendagileei ez ezik, gizarteari orokorrean ere ekarpena egin nahi die, herritarren osasun hezkuntza ere hobetuz dibulgazio ekintza desberdinen bitartez.
Hori ez da, baina, Fundazioaren helburu bakarra. Izan ere, berebiziko garrantzia du, baita ere, elkargokideei eskaintzen zaien gizarte-laguntza, sendagileen alargunei ematen zaien donazio, diru-laguntza, beka edo bestelako laguntzen bidez.
Azkenik, Lankidetza Bulegoa ere barne hartzen du Fundazioak. Bulego honek osasun lankidetzaren inguruko jarduerak antolatzen ditu urtean zehar, esaterako, Osasun Lankidetzaren Eguna edota hitzaldi eta mahai inguruak, eta gipuzkoar sendagileen GKE-ei diru-laguntzak emateko deialdia egiten du urtero, garatze bidean dauden herrialdeetan proiektuak aurrera eramaten laguntzeko.
2018ko ekainean Gobernu Batzordeak egindako hauteskundeen ondoren, zenbait aldaketa egin dira Fundazioan. Horietako bat Fundazioko buruaren aldaketa izan da: orain arte Begoña Azkaratek eraman du Fundazioaren gidaritza, lan bikaina eginez: ikastaroak biderkatu zituen, Osasun Heziketarako Ikasgela martxan jarri zuen, Fundazioa Sariak sortu ziren, Biodonostiarekin hitzarmena sinatu genuen Ikerketarako bekak eman eta sendagileak liberatzeko eta Lankidetza Bulegoa martxan jarri zen.
Fundazioaren patrono berriek hasitako bidea jarraitu eta hobekuntzak egiten saiatuko gara, epe motz nahiz luzean. Gure asmoetako bat online ikastaroak eta ikastaro semipresentzialak martxan jartzea da, formakuntza modu arin eta flexibleagoan eskaintzeko. Era berean, dagoeneko martxan diren ikastaroetan praktika gehiago ezarri nahi dugu, ezagutza teorikoaz gain praktikoa ere indartzeko. Azkenik, Elkargoan ez ezik, Gipuzkora zabaldu nahiko genituzke ikastaroak, probintziako sendagileek ere eskuragarri izan dezaten formakuntza.
Asmo guzti horiek aurrera eramateko, Fundazioak lan taldea berritu du: Koordinatzaile Tekniko bat lanean hasi da, jarduera ororen burua izango dena, eta baita Aholkulari Medikoa ere, elkargokideen formakuntza beharrei erantzungo diena. Elkargoko bulegoak, noski, parte hartze garrantzitsua da jarduera guztien antolakuntzan.
Aro berri honetan, elkargokide guztien proposamen eta iradokizunetara irekita gaude. Edozein ideia entzun eta baloratu eta ahal dugun neurrian aurrera eramango dugu.
Elkargoaren motorra den Fundazioan lanean jarraituko dugu.
IÑAKI EIZAGUIRRE SEXMILO
FUNDAZIOAREN PRESIDENTEA
FUNDAZIOAREN EGITURA
PATRONATOA:
IÑAKI EIZAGUIRRE SEXMILO // PRESIDENTEA
BELEN LOPEZ RUBIO // PRESIDENTEORDEA
IGNACIO LOYOLA ECHANIZ // DIRUZAINA
BELEN ALONSO MACIAS // IDAZKARIA
JOSE LUIS RAMOS GARCIA // IDAZKARIORDEA
CARLOS CALDERÓN GÓMEZ // BATZORDEKIDEA
JAVIER KORTA MURUA // BATZORDEKIDEA
LANGILEAK
ORTZI BALDA VAQUERO – KOORDINATZAILE TEKNIKOA coordinador@comgi.eus
IRATXE URRETA BARALLOBRE – AHOLKULARI MEDIKOA formacion@comgi.eus
ESTIBALITZ PEÑA ACUÑA – IDAZKARI ADMINISTRATIBOA fundazioa@comgi.eus