COMGI

Deontologia Batzordea

Arau korporatiboak eta profesionalak errespetatzea eta elkargokideei errespetaraztea betebehar duen aldetik, Gobernu Batzordeari aholku emateko sortu zen Deontologia Batzordea. Beraz, bost pertsonak gutxienez eta zazpi pertsonak, gehienez ere, osatutako batzorde honi dagokio Gobernu Organoek eta/edo elkargokideek proposatutako gaiak aztertzea. Hala ere, Deontologia Batzordearen ondorioak eta irizpenak ez dira lotesleak Medikuen Elkargoko Gobernu Batzordearentzat.
 

Kode deontologikoa:

Deontologia medikoa sendagilearen jokabide profesionala gidatu behar duten printzipio eta arau etikoek osatzen dute. Lanbidean diharduten sendagile guztiek dute hura errespetatzeko betebeharra, edozein modalitatetan dihardutela ere.

Sendagile-lanbidea pertsonen eta gizartearen zerbitzura dagoenez, sendagileen funtsezko betebeharrak dira giza bizitza eta pertsonen duintasuna errespetatzea, baita gizabanakoen eta komunitatearen osasuna zaintzea ere. Hala, sendagileak arreta-maila berarekin artatu behar ditu gaixo guztiak, inolako bereizkeria-jarrerarik izan gabe. Halaber, ez du inoiz gaixoa nahita kaltetu behar, ezta zabartasunez zein justifikatu gabeko atzerapenaz artatu behar ere.

Sendagile-lanbidean aritzeak berezkoa du sekretu medikoa, eta sendagile guztiek gorde behar dute sekretu hori, edozein modalitatetan dihardutela ere. Beraz, gaixoek esandakoa sekretupean gorde beharko dute sendagileek, baita lanbidean aritzearen ondorioz gaixoei buruz dakitena ere.

Deontologia Medikoko Kodea

>  Deontologia Medikoko Kodea (PDF)

> Enlace al código aquí

> QR 

Funtzioak:

Deontologia Batzordeak Gobernu Batzordeari lagundu eta aholku eman behar dio, bere betebeharra arau korporatiboak eta profesionalak errespetatzea eta elkargokideei errespetaraztea baita. Beraz, Gobernu Organoek eta/edo elkargokideek proposatutako bere eskumeneko gaiak aztertu behar ditu. Hori egin ondoren bere ondorioen berri emango dio Elkargoaren Gobernu Batzordeari, baina ondorio horiek ez dira lotesleak izango batzorde horrentzat, aztertutako gaia edozein dela ere.

Egitura: 

Presidentea: José  Manuel SANTOS ZARZA

Idazkaria:  Ibone ACURIOLA BARRIO 

Kideak:    

  • Jose Manuel MAIZ URRETAGOYENA
  • Mª Montserrat PEREZ GARCIA
  • Lucrecia MARTINEZ CAJE
  • Myriam BERRUETE CILVETI
  • Paula BERASAIN
  • Yolanda SUAREZ LOPEZ

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz