Elkargokide izatearen ziurtagirira
Ziurtagiri honek sendagilea Elkargo honetako kide dela ziurtatzen du, eta ezinbestekoa da beste probintzia batean lan egin ahal izateko, baita osasunaren esparruko erakunde edo enpresa batean lanean hasteko ere. Eskatu ziurtagiria
Espezialitate-ziurtagiria
Sendagileak espezialitate jakin bat duela egiaztatzen du ziurtagiri honek, dagokion espezialista-tituluaren erregistroak bermatuta. Eskatu ziurtagiria
Jardunbide onaren ziurtagiria
Sendagile baten jarduera profesionala Elkargoak Kode Deontologikoaren bidez definitutako irizpideen arabera garatu dela bermatzen du. Eskatu ziurtagiria
Elkargoko Erantzukizun Zibileko Poliza Kolektiboari atxikita egoteari buruzko ziurtagiria
Sendagilea Elkargoak sinatutako poliza kolektiboari atxikita dagoela egiaztatzen du, eta zein estaldura-mota kontratatuta duen adierazten du. Eskatu ziurtagiria
Elkargoko kuoten ordainketen ziurtagiria
Ziurtagiri honek elkargokidetzaren kuota ordainduta dagoela adierazteko balio du. Hiruhilekoa edo urte osokoa izan daiteke. Errenta aitorpenean aurkezteko baliagarria da eta, batzuetan, enpresari aurkezteko ere bai, honek bere langileari kuota ordaintzen dion kasuetan, adibidez. Eskatu ziurtagiria
Espezialista-tituluen erregistroa
Espezialitate medikoaren titulua jaso ondoren, Sendagileen Elkargo Ofizialean erregistratu behar da. Sendagile elkargokideek titulu horretan erregistratutako datuen ziurtagiria eska dezakete. Eskatu ziurtagiria