Esparru pribatuan ari den sendagileak modu desberdinetan egiten du lan: lan kontratu edo zerbitzu emateko kontratupean enpresa pribatu batean (klinika, ospitale edo zentro mediko batean) edota bere kabuz, alegia autonomo gisara berea den zentro batean.
Garrantzitsua da azpimarratzea jarduera pribatua hasten denean AUTONOMO gisa alta eman behar dela, eta, horretarako, bi aukera daudela:
- GIZARTE SEGURANTZA: RETA
- MUTUALITATE MEDIKOA: MEL
Garrantzitsua da gehien interesatzen zaigunaz behar bezala informatzea; izan ere, behin GIZARTE SEGURANTZA – LAABean alta emanda, ezinezkoa da erregimen hori aldatzea, eta betiko da.
Atal honetan medikuntza pribatuari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu, esparru honetan lanean ari bazara edo zure kabuz jartzeko asmoa baduzu baliagarria izango zaizuna.