COMGI
Hasiera > 

Legezko abisua eta pribatutasun-politika

Titularraren identitatea

Uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu ezen  https://www.comgi.eus/ helbidea (aurrerantzean webgunea)  GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALAK (aurrerantzean titularra, erakundea edo Elkargoa) erregistratutako domeinua dela. Elkargoaren IFK  Q2066001E da eta bere helbidea: FRANTZIA pasealekua 12, 20012 DONOSTIA, GIPUZKOA, Tel: 943 276300 eta e-maila: info@comgi.eus.

Orrialde honen helburua informatiboa da, norbanakoak erabiltzeko soilik,   eta jendeak oro har bertan eskainitako zerbitzuen berri ahalik eta onena izan dezan prestatu da hain zuzen ere. Webgunerako sarbidea doakoa da hasiera batean, baina horrek ez du esan nahi inola ere webgunearen bidez kontratatutako produktu edo zerbitzuek kontraprestazio ekonomikoren bat eduki ezin dezaketenik.

Era berean, jakinarazten dizugu Elkargoan badela datuen babesari buruzko araudia behar bezala betetzeaz arduratuko den Datuen Babeseko Delegatu (DBD) bat. Gure DBDaren datuak ondorengoak dira:

PREVISIÓN SANITARIA, SERVICIOS Y CONSULTORÍA, S.L.U.
GENOVA kalea, 26
28004 MADRID
Telefonoa: 914311244
e-maila: protecciondedatos@grupopsn.es

GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALAK Internet-eko erabiltzaileen eskura jartzen duen eta https://www.comgi.eus/ URLa duen web-orriaren erabilera baimendua arautzen dute baldintza hauek. Izan ere, Elkargoak erabat doan eskaintzen duen webgunerako sarbidea eta berorren erabilera arautzen dute baldintza orokor hauek. Hala ere, kontuan hartu beharko dira eduki jakin batzuetarako harpidetza egiteko baldintza bereziak, kasu horietan beste baldintza espezifiko batzuk bete beharko baitira.

Webguneko edukia bistaratu, inprimatu eta partzialki deskargatzea baimentzen da, baina soilik hurrengo baldintzak betetzen badira:

  • Webgunearen xedeekin bateragarria izatea.
  • Bertako informazioa erabilera pertsonal eta pribaturako soilik eskuratzeko erabiltzea. Espresuki debekatua geratzen da helburu komertzialekin erabiltzea, edo baita ondoren banatu, jendaurrean jakitera eman, eraldatu edo deskonpilatzea ere.

Webgunea modu egokian erabiltzeko obligazioa

Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, batetik, eta baita hurrengo konpromisoak ere, bestetik, azalpen moduan soilik eta ez zerrenda osatu gisa baldin bada ere: legez kontrakoak edota fede onaren eta ordenamendu juridikoaren aurkakoak diren jarduerak burutzeko ez erabiltzea; arduradunaren, bere hornitzaileen edo beste hirugarren batzuen sistema fisiko eta logistikoetan kalterik ez egitea, aurrez aipatutako kalteak sortarazteko gai diren birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logistiko sarean sartu edo hedatzea, pertsonen ohorea, intimitate pertsonal edo familiarra eta irudia zauritu edo urratu dezaketen bestelako bide guztiak ahaztu gabe, beste hirugarren batzuen edukietara edo irudira sartu edo horiek lortzearen ondorioz, datuen transmisioa, hedapena, pilaketa, beste edonoren eskura jartzea, harrera, lorpena edo eskuratzea dela medio, hirugarren baten jabetza-eskubideak edo beste izaera bateko eskubideak hautsi eta urratzea; edukien transmisioa, hedapena, pilaketa, beste edonoren eskura jartzea, harrera, lorpena edo eskuratzea dela medio lehiaketa desleialeko eta legez kanpoko publizitateko ekintzak burutzea; edukien egiatasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasun falta, horien guztien ondorioz edozein erreklamazio, judiziokoa bezala baita judizioz kanpokoa ere, gertatuz gero, erabiltzailea inolako babesik gabe utziz atariko arduradunaren aurrean.

Zentzu honetan, eta indarrean dagoen legedia betez, bat-batean erretiratuko dira izenik gabeko erabiltzaile batek utzitako ohar guztiak, eta anonimotzat ulertuko da epailearen agindurik lortu gabe edota legezko beste bitarteko baten bidez (erreklamazioa gertatuz gero identifikazio egokia lortzea ezinezkoa egiten duten posta elektronikoko helbide faltsuak edota baliozkoak ez direnak ematen direnean, adibidez) webgunearen titularrak identifika ezin dezakeena. Horrez gain, webgunean delituak egitera bultzatu edo eztabaidarako ordena eta armonia asaldatuko duten mezuak, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratu, ordena publikoa, zigor-arloko ikerketa, segurtasun publikoa edota nazioaren defentsa arriskuan jar ditzaketenak; izaeraz diskriminatzaileak, laidogarriak edo osasunaren nahiz haurtzaroaren kontra doazen mezu edo iruzkin iraingarri, lekuz kanpoko edo mingarri oro ere erretiratuko da.

Bermeen eta erantzukizunaren esklusioa

Legezko Abisuan eta webguneko araudi-eremuaren gainerako ataletan espresuki deskribatutako kasuetan izan ezik, Elkargoa salbuetsita dago     webgune honetako edukien zehaztasun, osotasun nahiz gaurkotasun gabeziatik eta baita eduki horietan gerta zitezkeen akats edo hutsuneetatik erator daitezkeen era guztietako kalte-galeretatik.

Webgunearen edukia eta estekak

Gerta daiteke webgune honetako edukia egokia ez izatea; horrexegatik, Elkargoak ez dauka informazio horren zehaztasunak, osotasunak edo egiazkotasunak, zuzenean nahiz zeharka, sor dezaketen edozein kalte-galeraren inolako erantzukizunik, ezta beste hirugarren batzuek webgune honen edukiaz egin dezaketen erabileragatik, edota webgunerako sarbidean gerta zitezkeen akatsengatik ere. Eta horrekin batera, Elkargoak beretzat gordetzen du webgunerako irisgarritasuna aldi baterako eten eta bertan behera uzteko eskubidea, beharrezkotzat irizten dionean, eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

Webgune honek eduki ditzake hainbat esteka kanpoko orrialdeetara lotzeko (beste hirugarren batzuek kudeatutako web-orriak izan ohi dira), eta Elkargoak ez duenez orrialde horiengan inolako kontrolik, gure erakundea ez da aipatu web-orri horietako edukien azken erantzulea     (erabiltzailearen erantzukizuna da betiere kontsultatutako orrialdeak erabiltzeko termino eta baldintzen arabera jokatzea) ezta webgune horien egoeraren, erabilera desegokiaren edo erabiltzaileek aipatu web-orri horietan egin ditzaketen legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontrako jardueren erantzulea ere, ezta eduki horiek egiazkoak izan edo helburu edo xede jakin bat betetzen duten bermea ere.

Aldi berean, web-orri batetik ezar daitekeen hiperesteka oro webguneko orrialde nagusiarekin bideratu beharko da beti, eta beraz, erabat debekatua geratzen da Elkargoaren webgunean dauden zerbitzuetako bakar bat ere erreproduzitzea, ez osorik, ezta zatika ere.

Elkargoak ez du bermatzen inondik inora webgunearen erabilgarritasuna, jarraitutasuna ezta funtzionamenduaren hutsezintasuna ere eta, beraz,  salbuetsita geratzen da, indarrean dagoen legeriak baimendutako heinik handienean, webgunearen eta bertan bideratutako zerbitzuen erabilgarritasun-gabeziak edo funtzionamenduaren jarraitutasunik ezak eragindako kalte-galera guztien ardura edo erantzukizunetik, eta baita  web-orri desberdinetarako sarbidean edo zerbitzu horiek ematen diren orrietarako sarbidean gerta daitezkeen akats edo hutsuneetatik ere.

Elkargoak berak kudeatuko ditu bere eduki propioak; horrela, bada,  webgune korporatiboan egindako edozein ohar edo iruzkin, edo bertan bideratutako galdera oro fiskalizatua izango da, eta ez da argitaratuko  baldin eta Elkargoak moralaren, ohorearen, intimitatearen edota  ordena publikoaren kontrakotzat jotzen badu, edo zigor-arloan, zibilean eta/edo horiekin lotutako legedian indarrean dagoena urratu dezakeela iritziz gero. Elkargoak espresuki uko egiten dio erabiltzaileek webgunean jaurtikitako edukietatik sor zitekeen erantzukizun orori, baina hala eta guztiz ere, erabiltzaile horiek burututako legez kontrako edozein jarduera detektatu eta horiei buruzko erreklamazioei kasu egiteko neurri egokiak hartuko ditu beti. Aurrekoaz gain, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, beretzat hartzen du espresuki edozein erabiltzaileri eskainitako parte hartzeko zerbitzua, aldi baterako edo behin betiko eteteko aukera, eduki horiek legez kanpokoak, debekatuak edo besterik gabe desegokiak bezala har badaitezke.

Jakinarazpenak eta ohartarazpenak

Egindako jakinarazpen eta ohartarazpen guztiak konfidentzialtzat hartuko dira ondorio guztietarako, posta elektronikoz erabiltzaileak Elkargoari emandako e-mailera bideratzen direnean. Erabiltzailea behartua dago bere datu pertsonaletan eta aldez aurretik berak Elkargoari gertaerak jakinarazteko emandako helbide elektronikoan gerta daitezkeen aldaketa guztien berri erakundeari ematera. Erabiltzaileak espresuki aitortzen du datu horiek guztiak berak eman dizkiola Elkargoari eta erabat egiazkoak direla.

Jabetza intelektuala eta jabetza industriala

Elkargoa da webgune honetako edukiei buruzko jabetza intelektualeko eskubideen titularra. Webgune honetako eduki guztiak, eta hor barruan sartzen dira inolako mugarik gabe testuak, grafikoak, irudiak, webgunearen beraren egitura, bere diseinua eta iturburu-kodea, eta baita barne hartzen dituen logoak eta markak ere, jabetza intelektual eta industrialeko araudiak babestuak daude. Debekatua dago webguneko edukiak eraldatu, kopiatu, erreproduzitu, deskargatu, transmititu, banatu, edo jendaurrean ezagutzera emateko ekintzak egitea, eta, oro har, baita osagai horiek ustiatzeko beste modu guztiak ere, edozein dela erabilitako prozedura, baldin eta eduki horien titularrek aldez aurretik eta idatziz beren adostasuna eta baimena eman ez badute. Beste hirugarren batzuek jabetza intelektualeko eskubideak edo Elkargoaren titulartasunekoa den webgune honetako edukiaren gaineko beste edozein eskubide urratuz gero, legez ezarritako erantzukizunak jarriko dira martxan.

Elkargoa ez da inolaz ere izango erabiltzaileek edukiak modu desegokian erabiltzeagatik edota erabiltzaile horiek indarrean dagoen edozein lege-xedapen urratzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren erantzule.

Beste hirugarren batzuen produktu eta zerbitzuen aipamenari dagokionez, Elkargoak bere titularren mesedetan aitortzen ditu horiei dagozkien jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak; horrela, bada, webgunean aipatze edo agertze hutsak ez dakar horrekin Elkargoak horien gain inolako eskubide edo erantzukizunik duenik, eta ezta inolako berme edo babesik ematen dienik ere, nolatan ez den espresuki horrelakorik adierazten.

Datu pertsonalen babesa

GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALAK behar bezala betetzen du   izaera pertsonaleko datuak babesteko xedatutako araudia, eta zehazkiago esateko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa (DPB), 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua (DPBE) onesten duena, eta Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

Eta hori guztia ziurtatzeko, Elkargoak dokumentu hau landu du. Bertan erakundeak atari honen bidez helarazten zaizkion datuak nola eta zein helbururekin tratatzen diren azaltzen zaio erabiltzaileari, eta baita erabiltzaile horrek datuetara sartzeko, eta horiek zuzentzeko, ezabatzeko, beraien erabilera mugatzeko dituen eskubideen berri eta, horrela egokitzen denean, baita eramangarritasunaren berri ere ematen zaio.

Helburua, datu-hartzaileak eta eskubideak egikaritzea: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa (DPB) betez eta baita Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua ere, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, jakinarazten dizugu ezen webgune honen bidez edota bertan agertzen den harremanetarako helbidera bidalitako mezu elektronikoen bitartez luzatutako datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuak eta Elkargoaren ardurapeko datu-base batean sartuak izango direla, datu horiek kudeatu eta administratzeko helburuarekin, ohar eta iruzkinak argitaratu eta zuk zeuk guri eskatutako zerbitzuak eman edo edukiak errazteko, hala nola Albisteen Buletinak (Newsletter izenekoak) bidaltzeko, erabiltzaileek  GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALArekin lotutako albisteen eta sustapenen berri izan dezaten, eta zerbitzu eta eduki berriak eskaintzeko eta Elkargoaren berrikuntzekin eta sustapenekin lotuak dauden informazio komertziala bidali ahal izateko (horretarako baimena ematen badiguzu betiere). Formulario bakoitzean nahitaez bete beharrekoak diren datuak behar bezala identifikatuak daudenez, informazio hori helarazten ez badiguzu edota emandako datuak zuzenak eta egokiak ez badira,  Elkargoak ezin izango du zuk eskatutako zerbitzu edo edukirik eskaini.  Jarraian, erakundeak burutzen dituen tratamendu eta xede zehatzak azalduko dizkizugu:

Enplegatuak eta/edo hautagaiak: hautespen-prozesuetako hautagaien datuak kudeatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen kudeaketa da  tratamenduaren helburua.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak zure kontsulta, iradokizuna, kexa edo erreklamazioa kudeatzeko behar den denbora-epean gordeko dira, edota eskatutako zerbitzua emateko nahiz zure eta Elkargoaren artean ezarritako kontratu-harremana garatzeko beharrezkoa den aldian. Behin epe hori bukatu ondoren, legezko obligazioak betetzeko edota epaile edo tribunal batek eska dezakeen epea amaitu bitartean gordeko dira. Buletin elektronikoetara egindako harpidetzen kasuan, zuk zeuk emandako adostasunari uko edota tratamenduari aurka egin ezean, datuak tratatzen jarraituko dugu.

Eta curriculum-bidalketei dagokienez, bi urtez tratatuko dira, zuk zeuk emandako adostasunari uko edota tratamenduari aurka egin ezean.

Datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa: Aldez aurretik eskatutako zerbitzua edo informazioa emateko zuk zeuk eta Elkargoak sinatutako kontratua betetzean eta webgunean ezarritako formularioak betetzearen bitartez emandako adostasunean datza datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa.

Datu-hartzaileak: Harremanetarako formulario desberdinen bitartez edo baita posta elektroniko, posta arrunt edo are telefono bidez jasotako datu pertsonalak ez zaizkie beste hirugarren batzuei lagako ezta jakinaraziko ere, aldez aurretik adierazitako helburu edo xedeak bete, garatu eta kontrolatzeko ezinbestekoak diren kasuetan izan ezik, Legearen arabera aurreikusitako kasuetan betiere, hala nola baita kasu espezifiko edo berezietan ere, baldin eta erabiltzaileari horien berri espresuki eman izan bazaio.

Erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak aipatutako helburu horiekin tratatuak izan daitezen. Era berean, jakinarazten dizugu ezen datuetara sartzeko, eta horiek zuzentzeko, ezabatzeko nahiz beraien erabilera mugatzeko eta eramangarritasunerako (egokia den kasuan) dauzkazun eskubideak egikaritu ditzakezula, paragrafo honen aurre-aurrekoan aipatutako araudian aurreikusitakoaren arabera, GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALera egindako idatzizko jakinarazpenaren bidez, arestian aipatutako helbidean hain zuzen, Elkargoan bertan ezarritako formularioak baliatuz, edo baita posta elektroniko bidez info@comgi.eus helbidera, webguneko erabiltzaile bezala identifikatuz, zure eskaera zehaztuz eta NANaren edo balio bereko dokumenturen baten fotokopia erantsiz. Aurreko guztiaz gain, eta izaera pertsonaleko datuak babesteko zure eskubidea urratua izan dela iritziz gero, erreklamazio bat jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.agpd.es).

Elkargoak ez die beste hirugarrenei alokatzen ezta horiek erabiltzeko lagatzen ere erabiltzaileek eskainitako datu pertsonalik, nolatan ez dagoen aldez aurretik hori egitea baimentzen duen lege-xedapenik, hori galdatzen duen zerbitzu-prestaziorik edo datuen titularrak aurrez emandako baimenik. Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta bere gain hartzen du datu horietan gertatutako edozein aldaketa Elkargoari jakinarazteko ardura. Erabiltzailea izango da   formularioak datu faltsu, zehaztugabe, ez-oso edo eguneratu gabeekin betetzeak atariaren arduradunari edo beste hirugarren bati ekar dakiokeen edozein kalte-galeraren erantzule bakarra. Erabiltzaileak emandako datuak ez zaizkio beste inori jakinaraziko, legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik,  edota aldez aurretik modu libre eta legezkoan ezarritako harreman juridiko bati erantzuten dion tratamenduak ezinbestean beste hirugarren batzuen fitxategiekin lotzea eskatzen baldin badu.

Erabiltzaileak espresuki onartzen du ezen webgunean nabigatzen ari zen bitartean jasotako datuak, edota edozein formulario eta/edo blog betetzean emandako datuak titularraren datu-basean sartuak izango direla. Datuak jasotzeko prozesuak irauten duen bitartean eta datu horiek eskatzen diren webguneko eremu bakoitzean, datu horiek jasotzea nahitaezkoa den ala ez jakinaraziko zaio erabiltzaileari, dela hiperesteka baten bitartez, dela formularioan bertan. Elkargoak datuen konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, aldez aurretik jakitera eman zaion helburuarekin soilik erabiliko dituela bermatuz, eta horrez gain datu horiek gordetzeko eta inolako aldaketarik, galerarik, edo baimendu gabeko tratamendurik edo sarbiderik ez gertatzeko obligazioa hartzen du bere gain.

Segurtasuna

Elkargoak, atariaren titular gisa, datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko tratamendua nahiz sarbidea galarazteko beharrezkoak diren neurriak hartu ditu. Hala ere, eta teknologiaren egoera une oro kontuan hartuz, erabiltzaileak jakitun izan behar du segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak Internet-en.

Atarian barne hartutako formularioak betetzeak berarekin dakar erabiltzaileak espresuki baimena ematen diola Elkargoari izaera  pertsonaleko bere datuak atariko arduradunaren datu-basean sartuak izateko. Formulario hau betetzen duenaz bestelako pertsona fisikoei buruzko datu pertsonalak ere sartu beharko liratekeen kasuan, horretarako beharrezkoak diren baimen egokiak badituela bermatzen dio pertsona horrek Elkargoari. Eta zerbitzuak burutzeko edo edukiak emateko prozesuetan Elkargoari formulario hau betetzen duenaz bestelako pertsona fisikoei buruzko datu pertsonalak jakinarazten zaizkion kasuan, datu horiek datu-basean sartu baino lehen aurreko paragrafoetan aipatutako puntu eta baldintza horien guztien berri eman beharko die  erabiltzaileak, datu horiek emateko legez gaitua dagoela bermatzen duen aldi berean, obligazio horiek ez betetzeak ekar ditzaketen ondorio guztiez arduratzeaz gain.

Cookieak eta jarraipeneko artxiboak

Erabiltzaileak onartzen du cookieen eta jarraipeneko artxiboen erabilera; tresna informatiko horiek bere nabigazioari buruzko datuak erregistratzen dituzte, webgunean burututako eragiketei buruzko informazioa jasotzeko asmoz, eta datu horiek ondorio estatistikoekin pilatuz. Horrela lortutako informazioa erabat anonimoa edo izengabea da, eta inolaz ere ezin daiteke erabiltzaile zehatz edo identifikatu batekin lotu.

Erabiltzaileak cookien sorkuntza desaktibatzearekin webguneak ez badu behar bezala funtzionatzen, egoera hori ez da Elkargoaren ardura edo erantzukizuna.

Elkargoak beste hirugarren alderdi batzuek emandako zerbitzuak erabiltzen ditu. Gerta daiteke, horrela, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten konpainia hornitzaile batek edo gehiagok, bere egitekoa bete ahal izateko, webgune honetan "cookieak" edo antzekoak sartu behar izatea.

Puntu honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu cookien politika.

Erabiltzailearen ardurak eta konpromisoak

Erabiltzaileak bermatzen du adin nagusikoa dela, eta emandako informazio guztia zehatza eta egiazkoa dela. Horrez gain, eskatutako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri Elkargoari emateko konpromisoa hartzen du, info@comgi.eus mezu elektroniko bat bidaliz, bere burua webguneko erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatuak izan diren datuak zehaztuz.

Elkargoak beretzat hartzen du pribatutasuneko politika hau aldatzeko gaitasuna, legeriaren, jurisprudentziaren edo interpretazioaren ikuspegitik Datuak Babesteko Espainiako Agentzian gerta daitezkeen berrikuntzetara egokitzeko.

Erabilerako terminoak eta baldintzak aldatzea

Baldintza orokor hauek, eta baita etorkizunean ezar daitezkeen baldintza partikularrek ere, horietako bakoitzak daukan aldian aldiko idazketarekin, iraupen mugagabea daukate eta indarrean egongo dira atariak lanean jarraitzen duen bitartean. Edozein kasutan dela ere, Elkargoak beretzat hartzen du horietara sartzeko baldintzak, eta baita horien edukia ere alde bakarrez aldatzeko eskubidea.

Pribatutasuneko politikan egindako edozein aldaketa webgunearen oin-oharrean kokatua dagoen "Legezko abisua eta pribatutasuneko politika” izeneko atalaren bidez jakinaraziko zaio erabiltzaileari, eta bertan argitaratu ondoren jarriko da indarrean aldaketa hori.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Legezko abisu hau eta erabilera-baldintza hauek Espainiako legeriaren arabera eraentzen eta interpretatzen dira, beraien puntu eta xehetasun guztiei dagokienez. GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALA eta erabiltzailea, beste edozein foru edo erregimeni espresuki uko eginez, erabiltzailearen bizilekuko epaitegien mendera jartzen dira, webgunera sartzeko edo hori erabiltzeko orduan sor daitekeen edozein auzi edo eztabaida ebazteko. Erabiltzaileak bere bizilekua Espainiatik kanpo edukiko balu, alderdi biak, beste edozein foru edo erregimeni espresuki uko eginez, Donostia hiriko, Gipuzkoako – Espainiako epaitegien mendera jartzen dira, Legezko Abisu honen interpretaziotik, aplikaziotik eta betetzetik sor zitekeen edozein auzi edo eztabaida, hala nola baita webgune honen edozein erabilerak ekar zitzakeen erreklamazioak ebazteko.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz