Gipuzkoako medikuntzak aldi bereziki bikaina bizi izan zuen 1936. urtera arte, eta baliabide urriak izan arren, Gipuzkoa aitzindaria izan zen medikuntzaren eta osasunaren esparruetako ekimen ugaritan. Juan Jose Celaya doktoreak elkargoa sortzearen alde egindako apustu irmoaren ondorioz, 1899. urtean Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordea sortu zen. Elkargoa 25 sendagilek osatu zuten hasieran. Urtebete beranduago Gipuzkoako ia sendagile guztiak elkargokideak ziren (zortzi sendagile zibil eta bi sendagile militar bakarrik geratu ziren kanpora). 1916. urtean Elkargoak Akademia Mediko-kirurgikoa jarri zuen martxan, eta Guipúzcoa Médica aldizkaria argitaratzen hasi zen.
Gipuzkoako medikuntzaren historiako pertsonaia garrantzitsuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Emiliano Eizaguirre tisiologo entzutetsua, tuberkulosiaren aurkako borrokaren arduraduna izan zena, 1934. urtean borroka hori Estatuak bere gain hartu arte. Luis Ayestaran eta Benigno Oreja doktoreek Manteo Ospitalearekiko independentea zen minbiziaren aurkako zentro espezifiko bat irekitzeko beharrizana antzeman zuten. Hala, 1933an el Gipuzkoako Institutu Erradio-kirurgikoa inauguratu zuten.
Manteo Ospitaleko Jose Beguiristain doktorea ere aipagarria da, profesional bikaina izateaz gain Revista Española de la Medicinarentzat (Espainiako Medikuntza Aldizkariarentzat) idatzi baitzuen. Gipuzkoako mugetatik haraindiko entzutea izan zuen beste sendagile bat Luis Urrutia donostiarra izan zen.
Espainiako lehenengo hiri higiene-gaietan izendatu zuten Donostia. Hori horrela izatearekin zerikusi handia izan zuten, besteak beste, udalak Udal Laborategi Kimikoari bidea eman izana eta Udal Sorospen Etxearen bidez mediku-laguntza erraztu izana. Urte batzuk beranduago, 1925ean, Higienearen Udal Institutua sortu zuen Donostiako Udalak. Gainera, Gipuzkoako higiene publikoa ere hobetu egin zen, Irungo eta Pasaiako portuko osasun-estazioen sorrerarekin batera. Aurrekoaz gain, baliabide ekonomikoen eskasia zela-eta inuderik izan ez zezaketenek Esne-tanta izeneko erakundearen laguntza jaso zezaketen, eta, bestalde, haur abandonatuen arazo larriari aurre egiteko Fraisoro Haur Abandonatuentzako Etxea jarri zen martxan Zizurkilen.
Zerbitzu horiez gain klinika pribatuak zeuden, nagusiki Donostian, Tolosan, Irunen eta Eibarren, baita bestelako erakundeak ere, hala nola Gurutze Gorriaren Ospitalea; Amaetxea; Santa Ageda Osasun Etxea Arrasaten eta zenbait ongizate-zentro, esate baterako Erruki Etxea; el Matia Babes Etxea edo Santa Isabel Artategia. Horietako zenbaitek hor jarraitzen du gaur egun ere.