COMGI

Erantzukizun zibil profesionaleko poliza

Jarduera sanitarioa antolatzen duen azaroaren 21eko 44/2003 Legeak, bere 46. artikuluan, erantzukizun zibil profesionaleko asegurua izatera behartzen ditu jarduera sanitarioan diharduten profesionalaek eta beren sozietateak. Artikulu horren arabera, osasun-esparru pribatuan diharduten profesional sanitarioek, eta edonolako osasun-zerbitzuak ematen dituzten pertsona juridiko edo titulartasun pribatuko erakundeek, halabeharrez egin behar dute laguntza edo zerbitzu sanitarioa ematerakoan pertsonei sor diezazkieketen kalte-galerengatiko kalte-ordainak estaltzen dituen erantzukizun-asegurua, abala edo bestelako berme finantzarioa. Halaber, aipatutako legeak adierazten du elkargo profesionala duten lanbideen kasuan elkargo horiek har ditzaketela beharrezkoak diren neurriak beren elkargokideei betebehar hori betetzea errazteko.


Erantzukizun zibil profesionaleko aseguruak jarduera profesionalaren ondorioz akats profesionala dela-eta hirugarrenei eragindako kalte-galerengatiko eta kalte ekonomikoengatiko kalte-ordaina estaltzen du, eta gainera polizak barnean hartzen ditu fidantza judizialak eta, zenbait kasutan, baita desgaitze profesionalaren ondorio ekonomikoak ere.


Elkargokide egiteko unean erantzukizun zibileko asegurua izateko aukerari buruzko informazioa ematen da. Oinarrizko informazioa estaldura nagusiei, Erantzukizun Zibil Profesionaleko Zerbitzuaren funtzionamendu-ezaugarri nagusiei eta baldintza ekonomikoei buruzkoa da.


SEGURU BERRIA KONTRATATU

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz