COMGI

USANDIZAGA musika kluba

USANDIZAGA Musika Kluba Donostia Musikaren eta Sendagileen Elkargoaren proiektu berria da. Elkargoko ekitaldi aretoa berritzearekin batera, orain URUMEA AUDITORIOA dena, musikazaleak diren medikuak elkargoan zuzeneko kontzertuez gozatzea du helburu klub honek, musikarekin lotutako beste hainbat jarduera antolatzearekin batera.

Donostia Musika irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 16 urte baino gehiago daramatza Elkargoarekin elkarlanean, besteak beste, hilero musika proiekzioak antolatzen. Elkarteko burua Carlos Benito da, lankide elkargokidea.

KLUBA NORK OSATZEN DUTE

Elkargokideak izango dira klub-eko kideak, baita euren zuzeneko senideak (gurasoak, anai-arrebak eta seme-alabak). Elkargokideek eskatuta, Klubeko Zuzendaritza Batzordeak aurretik aipatutakoetan sartzen ez diren beste pertsona batzuk onartu ahal izango ditu.

KLUBEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA

Izena eman dutenen artean bilera bat egingo da, eta bertan Zuzendaritza Batzordea osatuko da bertako kide izan nahi duten boluntarioen artean. Batzordeak Donostia Musikaren laguntza eta aholkularitza izango du. Batzorde hori urtero berrituko da.

EZAUGARRIAK

Musika klasikoa nagusi izango bada ere, urtean zehar beste musika mota batzuk programatu ahal izango dira. Izan ere, bazkideek erabakiko dute zein kontzertu eta musika mota nahiago duten.

Aurreikusitako jarduerak:

  • 9 zuzeneko kontzertu Elkargoan, ganbera formatuan, urria eta ekaina bitartean. Kantua hainbat kontzertutan egongo da.
  • Musika-kontzertuen edo zinema musikalaren emanaldiak, bazkideentzat soilik.
  • Hitzaldi musikalak, bazkideentzat bakarrik.
  • Donostia Musikak antolatutako bidaia musikalak.

 Kontzertuak, hitzaldiak eta proiekzioak Elkargoko URUMEA auditorioan izango dira, ostiraletan, 19:00etatik 20:15era.

BAZKIDE KUOTA

Bazkide izateagatik urteko kostua 185 €-koa da (Donostia Musikari ordaintzen zaiona)

Kuota horri esker, bazkideak honako hauek izango ditu:

  • Zuzeneko 9 kontzertuetarako sarrera doan.
  • Bazkideentzako proiekzio esklusiboetarako sarrera librea.
  • Hitzaldietarako sarrera librea.
  • Donostia Musikak antolatzen dituen bidaia musikaletan izena emateko lehentasuna.
  • Donostia Musikak antolatzen dituen kontzertuetarako sarreren zozketa.
  • Gainera: Klubeko bazkideak, de facto, Donostia Musikaren lagunak izango dira, eta, beraz, Donostia Musikak bere lagunei eskaintzen dizkien abantailez baliatuko dira. 

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

ZUZENEKO KONTZERTUA:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz