COMGI

Babes soziala sendagile eta senitarkoentzat

Espainia mailan, sendagileen arteko elkartasunerako organoa da OMC-ren Babes Sozialerako Fundazioa. Bere helburua kolektiboaren baitan behar gehien duten lankideei askotariko laguntzak eskaintzea da: asistentzialak, dependentziarako laguntzak, desgaitasunekin loturikoak edota osasun edo kontziliaziorako laguntzak. 
 
Estatu osoko mediku elkargokideek sostengatzen dute fundazioa, ezarritako kuotak borondatez ordainduta. Gipuzkoan, kuota 25 euro baino ez da hiruhileko bakoitzean.
 
  
Zergatik bihurtu bazkide? 

Hiruhilekoan kuota txiki bat ordainduta, sendagile asko eta askori eta euren senitartekoei bizitza duinagoa eramaten lagunduko diezu. Gainera, egunen batean zuk zeuk edo zure familiak laguntza beharko balu, onuradun ere bihurtuko zinateke. 

Laguntzak hemen kontsulta ditzakezu.

Laguntza bereziak 

Ahultasun egoera larriei erantzun asmoz, katalogotik kanpo dauden ezohiko laguntza eta babesak eskaintzen ditu Fundazioak. Aurten, adibidez, COVID-19ak sortu dituen zenbait egoera eta krisiei aurre egiteko laguntza bereziak martxan ditu. 

EGOILIARRA zara?

Egoiliar sendagilea bazara, Fundazioak laguntza eskaini diezazuke, bai zuri bai zure familiari. Katalogoak ikus ditzakezu jaso ahal dituzun laguntza guztiak, baina azpimarragarriak dira ondorengo hauek: 

  • EGOILIARREN OSASUNERAKO PROGRAMA, non tailerrak egiten diren egoiliar nahiz tutoreei eskainiak. Bertan komunikazioa, gaitasun pertsonalak, estresaren kudeaketa... bezalako gaiak landu ohi dira. 
  • PAIME PROGRAMA: Sendagile Gaixoarentzako Laguntza Integraleko Programa honek lanean dauden baina gaixotasun mentalen bat edo adikzio arazoren bat duten sendagileei lagundu nahi die, modu konfidentzialean, laster bere lana berriz ere segurtasunez egiteko gai izan daitezen. 

Bazkide bihur zaitez 25 euro hirulekoan ordainduz

INFORMAZIO GUZTIA:  

https://www.socioprotector.es/

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz