Elkargokide guztiek osatutako Batzar Nagusiari dagokio, besteak beste, estatutuak onartzea eta berritzea, baita Gobernu Batzordea hautatzea ere. Gutxienez urtean behin elkartu ohi da, batzarreko gai-zerrenda finkatzen duen Gobernu Batzordeak deialdia egin ondoren. Akordioak bertaratutakoen gehiengo soilaz hartuko dira, zentsura-mozioa bozkatzen denean izan ezik (kasu horretan ezinbestekoa da bertaratutakoen % 60aren adostasuna).