Jose Begiristain Doktorea Saria euskarazko dibulgazio medikoa saritzeko
Medikuntzaren edo zientziaren dibulgazioa euskaraz egiten diharduen pertsona edo erakundea sarituko da, medikuntza herritarrei hurbilduz eta euren osasuna hobetuz aritzeagatik.
Helburua: Euskarazko dibulgazio medikoa balioestea, bai komunikabide eta sare sozialetan egindakoa, eta baita hitzaldi edo argitalpenen bidez, egitasmo eta ekitaldietan parte hartuz, lanpostuetan praktika egokiak bideratuz, proiektu eta egitasmoak burutuz, etab, biztanleriaren osasuna hobetzeko asmoarekin betiere.
Oinarriak:
- Sari honetarako hautagai izango dira deialdi honen aurreko urtean osasuneko/medikuntzako hainbat gairen inguruan dibulgazioko lan egokia egin duten pertsonak zein erakundeak, edozein formatu edo kanaletan aritu direla ere.
- Hautagaiak zuzenekoak izan ahalko dira (interesatuak berak aurkeztuak alegia) edota beste hirugarren batek bideratuak (interesatuaren adostasunarekin beti), baldin eta argi eta garbi identifikatzeko modukoak izan eta deialdian aipatutako baldintzak betetzen badituzte.
- Hautagaitzak aurkezteko, honako hauek bidali beharko dira:
- Hautagaiaren kurrikulum laburra edo erakundearen urteko memoria.
- Hautagaiak sari hau jasotzeko biltzen dituen merezimenduen azalpen laburra.
- Hautagai horrek biztanleriaren osasuna hobetze aldera izandako eragina.
- Burututako dibulgazio-ekintzaren adibideak (hainbat erakusgai aurkeztu ahal izango dira).
- Jose Begiristain patronatuko kideek osatuko duten Ebaluazioko Batzordeak baloratuko du hautagaitza bakoitzak ezagutza zientifikoaren eta medikoaren transmisio-hizkuntza gisa euskaraz egindako lana, lan horrek Gipuzkoako herritarren osasunean izandako eragina balioestearekin batera.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO:
Elkargoan bertan utz daitezke edo posta arruntez bidali:
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa (Fundazio Sariak)
Frantzia pasealekua 12
20012 Donostia
Posta elektronikoz ere helarazi daitezke:
fundazioa@comgi.eus // info@comgi.eus
Saria: Eskultura + 500 euro
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO AZKENEKO EGUNA: 2024ko martxoaren 22a