Arantxa Insausti abokatu eta aholkulari fiskala da eta ibilbide luzea du sendagileen aholkulari fiskal gisa. Elkargoak akordioa du berarekin eta elkargokideei zenbait zerbitzu eskaintzen dizkio, batzuk doakoak eta beste batzuk tarifa merkeagoekin. Elkargoan zein bere despatxuan emango dizu arreta.
Bulegoa: Prim Kalea, 21, 20006 Donostia, Gipuzkoa
ELKARGOKIDEARI ZERBITZUAK
Elkargokideek doako kontsulta fiskala egin dezakete hilero. Horretarako, zita hartu beharko dute Elkargoan, emaila bidaliz info@comgi.eus postara edo deituta: 943. 276 300
Elkargokideek errenta aitorpenerako aholkularitza jaso dezakete, ondorengo ordu eta tarifekin:
Elkargokideentzako tarifak
Errenta sinpleen errebisioa, Ogasunak bidalitako zirriborroaren gainekoa. |
35 € |
Errenta konplexuak: aholkularitza eta errentaren egitea, diru-sarrera bat baino gehiagokoak. |
155 € |
Errenta konplexuak: aholkularitza eta errentaren egitea, aktibitate pribatua eta bestelako aktibitateak daudenean, bestelako diru-sarrerak, entitateetako akzionistako partizipazioak daudenean, bankuko fondoak... eta abar. |
255 € |
Ordutegia:
- Elkargoan: astearte arratsaldeetan, 15:00etatik 18:00etara. Zita eskatu beharra dago: info@comgi.eus edo 943. 276 300
- Aholkulari fiskalaren bulegoan. Berareki jarri zuzenean harremanetan.