COMGI

Funtzionamendu-arauak

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta COMGI Fundazioak funtzionamendu-arau batzuk ezarri dituzte prestakuntza-jarduerak behar bezala egiten direla bermatzeko, eta arau horiek bete beharko dira gure prestakuntzarako sarbidea izateko. Arretaz irakurtzera gonbidatzen zaituztegu:

Matrikulatzeko baldintzak

  1. Elkargokideentzako profila
  • Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko kide izatea.
  • Kuota guztiak ordainduta izatea.
  • Mediku-lanbidean jarduteko desgaituta ez egotea.
  • Ikastaroan izena emateko, berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu. Emaila jaso ezean, jarri harremanetan Elkargoarekin: Tel: 943 276 300/Emaila: info@comgi.eus
  • Matrikula duten ikastaroak: kuota ikastaroan matrikulatzeko unean ordaintzea.
  • Izen-ematea matrikula kobratu eta berrespen-mezu elektroniko bat jaso ondoren formalizatuko da. Emaila jaso ezean, jarri harremanetan Elkargoarekin: Tel: 943 276 300/Email: info@comgi.eus
  1. Elkargokide ez direnentzako profila
  • Zehaztutako elkargo ofizial batean erregistratuta egotea.
  • Zure lanbidean jarduteko desgaituta ez egotea.
  • Matrikula duten ikastaroak: kuota ikastaroan matrikulatzeko unean ordaintzea.
  • Izen-ematea matrikula kobratu eta berrespen-mezu elektroniko bat jaso ondoren formalizatuko da. Emaila jaso ezean, jarri harremanetan Elkargoarekin: Tel: 943 276 300/Email: info@comgi.eus

Itxaron-zerrendak

Ikastaro batean bajak gertatzen direnean, itxarote-zerrenda badago, zerrendako hurrengoa sartuko da automatikoki.

Edizio berriak egiten diren ikastaroetan, itxaron-zerrenda egonez gero, hurrenkera zorrotzean jakinaraziko zaie izena eman duten pertsonei, posta elektronikoz, eta bertaratzeko aukera emango zaie. Astebete izango dute erantzuteko.

Izena emateko konpromisoa

  • Ezin bazara joan, eman baja webgunearen bidez edo jarri harremanetan Elkargoarekin: Tel: 943 276 300/Email: info@comgi.eus
    • Matrikula duten ikastaroen kasuan, zenbatekoa itzuli egingo da, baldin eta prestakuntza hasi eta 48 ordura arte jakinarazi bada, asteburuak eta jaiegunak kontuan hartu gabe. (Adibidez, prestakuntza bat astelehen batean goizeko 9etan hasten bada, baja jakinarazteko eta matrikula itzultzeko azken eguna ostiral goizeko 9etan izango da).
  • Justifikaziorik gabe ez bertaratzea:
    • Justifikaziorik gabe bi ikasturtera jarraian ez joateak zigor gisa ekarriko du indarrean dagoen urtean ikastaro gehiagotan ezin matrikulatzea.
    • Matrikula duten ikastaroen kasuan, EZ da matrikula itzuliko.

Bertaratze-kontrola

  • Aurrez aurreko formazioen sarreran eta irteeran nahitaez sinatu behar da. Online formazioetan, sarrera eta irteera plataformak berak erregistratuko ditu.
  • Bertaratze-zerrendan agertzen ez bazara, Elkargoko langileek ikastaroa berresteko helbide elektronikoa eskatu ahal izango dizute. Online prestakuntzetan, saiotik kanporatzea ekar lezake.
  • Akreditazio gabeko jardueretan, ikastaroa egindakotzat jotzeko ikastaroaren % 80ra joan beharko da gutxienez. Bertaratze-ziurtagiria egingo zaie erregistroa sinatu duten eta hala eskatzen duten pertsonei. Online prestakuntzetan, bertaratze-ziurtagiria egiteko, plataformak berak egingo duen sarrera- eta irteera-erregistroa hartuko da kontuan.
  • Akreditatutako jarduerak: akreditazio-diploma jasotzeko, jardueraren % 80ra joan beharko da gutxienez, saio bat baino gehiago dituzten jardueretarako.

Asebetetze-inkesta

Ikastaroa amaitzean, mezu elektroniko bat bidaliko da asebetetze-inkestarekin, proposamenak hobetzeko eta baloratzeko.

Ikastaroak baliogabetzea

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta COMGI Fundazioak kasu bakoitzean ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua betetzen ez duten ikastaroak baliogabetzeko eskubidea gordetzen dute. Baita beste arrazoi justifikaturen batengatik. Hori gertatzen denean, onartutakoei jakinaraziko zaie, eman diguten harreman-moduaren bidez.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz