COMGI Fundazioak Lankidetza Bulegoari dohaintzak egiteko aukera ematen die elkargokide guztiei. Bulego honetatik laguntza ematen diegu garapen-bidean dauden herrialdeetan jarduten duten lankide bolondresei, hainbat GKE-en bitartez aurrera eramaten dituzten proiektuetan.
Dohaintza bat egin nahi duten elkargokideek horretarako bereziki prestatutako kontu korronte honetan egin ahal izango dute:
Transferentzia kontu korronte honetara: ES95 2080 3615 4830 4021 0613
Kontzeptua: Dohaintza Kooperazioa
Azpimarratu behar da dohaintza horiek errenta-aitorpenean desgrabatu ahal izango direla.
Jasotako dohaintzekin, Fundazioak elkargokideen funts bat sortuko du lankidetzarako. Funts hori Fundazioak aukeratutako proiektuei urtero ematen dien zenbatekoari gehituko zaio, 20.000 euro ingurukoa, eta horrek proiektu gehiagori laguntzea ahalbidetuko du.
Hemen ikus ditzakezu 2023ko laguntzak jaso dituzten proiektuak: