Gomendatutako adina: guztiak
Sinopsia: munstroek paseoan atera nahi dutenean, Drakula kondearen Transilvania hotelera joaten dira denak, leku zoragarri bat non beraiek izan daitezkeen, gogaitzen dituzten gizakirik gabe. Asteburu berezi batean, Drakulak Mavis alabaren 118. urtebetetzea ospatzera gonbidatzen ditu Gizon Ikusezina, Momia eta beste hainbat izaki. Ustekabeko konplikazio bat gertatzen da, ordea, gizon arrunt bat festara iritsi eta Mavisekin maitemintzen denean.