Ongi etorria eta eskerrak eman nahi dizkizut Elkargoa eta sendagile nahiz Gipuzkoako biztanleen arteko komunikabide tresna hau erabiltzeagatik.
Komunikazioa, bai elkargokide eta baita hiritarrek Elkargoaren lana ezagutu eta baloratzea, buru naizen taldearen helburu nagusienetako bat da hain zuzen ere.
Profesional guztiei irekita dagoen talde baten buru naiz, indarrak batu eta ahalik eta lankidetza handienaz medikuntzako profesionalengan eta beren lanarengan errespetua eta jada daukaten irudi ona hobetu nahi duena.
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak, beste elkargo profesionalek egiten duten bezalaxe, medikuntzaren eta hau jarduten dutenen babesa eta sustapena dauka bere helburuen artean. Baita alderdi zientifikoen babesa eta zabalkundea ere.
Baina badu, baita ere, funtsezko helburu bat: herritarren babesa. Horregatik, geure Medikuntza Kode Deontologikoa zabaldu eta bete dadin lan egiten dugu. Herritar guztien osasuna babestea gure nahia eta gure betebeharra delako.
Hori da komunitatearen interesen defentsan egiten duguna. Eta horregatik aholkuak ematen dizkiegu herritarrei bizitza osasungarriagoa eraman dezaten. Gure lanbidearen jarduna ezarritako kode deontologiko horren barne mantendu dadin ere lan egiten dugu.
Egiten duguna ezagutarazteko, geure ekintzak eta jarduera kanpoaldera ireki nahi ditugu web orri hau bermatuz, geure aldizkari Medikuen Ahotsa landuz eta sare sozialak bezalako komunikabide sistema berriak martxan jarriz. Trensa guzti hauek eralbigarri suertatzea espero dugu eta galdera edota iradokizunak izanez gero prest gaude haiei erantzuteko.
Manuel García Bengoechea
Lehendakaria