COMGI

BAME: informazioa

Zure espezialitatea burutzeko Gipuzkoa aukeratu baduzu, Elkargo honetan elkargokidetu behar duzu lanean hasi baino lehen.

Bi urratsetan egingo duzu elkargokidetzea:

1. Behin-behineko ONLINE elkargokidetzea

Online bidezko formulario bat betez elkargokidetzearen prozesuaren zati bat aurreratuko duzu. Tramitea hasi baino lehen, kontuan izan eskaneaturik eduki beharko dituzula ondorengo dokumentuak: 

  • Unibertsitateko titulua edo frogagiria (PDF). 
  • MIR plazaren izendapen dokumentua (PDF).
  • Nortasun Agiri Nazionala edo NIE-a (PDF).
  • Argazkia (JPG)
  • Kontu korronte zenbakia, elkargokidetze kuota helbideratzeko.
  • Kontu korronteko titulartasuna bermatzen duen banku-egiaztagiria.

Dokumentu horiek eskura dituzunean, has ezazu behin-behineko online elkargokidetzea hemen: https://www.comgi.eus/eu_colegiacion_online.aspx

OHARRAK:

  • Estatuko beste probintzia batetik bazatoz, eskatu bertako elkargokidetzearen baja Gipuzkoako kide egin ahal izateko.
  • Beste herrialde batetik bazatoz, medikuntzan aritzeko desgaikuntzarik ez duzula egiaztatzen duen dokumentua (hiru hileko iraupena du dokumentu honek), gaztelaniara itzulita itzultzaile ofizial batekin eta PDF formatuan aurkeztu beharko duzu.

 

Sarrera kuotaren ordainketa

Elkargoaren sarrera kuotaren ordainketa egiteko (100 euro), transferentzia bat egin dezakezu, kontzeptu gisa zure IZEN eta ABIZENAK jarriz, azpialdean duzun kontu korrontera, edota bulegoan bertan ordain dezakezu, tramitea amaitzera etortzen zarenean. 

ES11 2080 3615 4530 4001 5459 

 

2. AURREZ AURREKO zita

Nahitaezkoa da aurrez aurreko zita eskatzea Elkargoan elkargokidetze prozesua behar bezala amaitzeko. Deitu Elkargora zita hartzeko:

TELEFONOA: 943 276300
 
Elkargokidetzeko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 12:00etara eta
15:00etatik 17:00etara 
Ostiraletan: 8:30etatik 12:30etara.

 

Elkargoan aurkeztu beharreko dokumentazio ORIGINALA:

  • Unibertsitateko titulua edo frogagiria.
  • MIR plazaren izendapen dokumentua.
  • Nortasun Agiri Nazionala edo NIE-a
  • Karnet tamainako argazkia.

GARRANTZITSUA:

Elkargokidetzea ez bada ezarritako epeetan amaitzen, Gobernu Batzordeak ezingo du elkargokidetzea onartu eta, beraz, egoeraren berri eman beharko dio Elkargoak dagokion irakaskuntza-unitateari.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz